Zorionez gauzak aldatu egiten dira. Mundua aldatu egiten da onerako. latxula hor hasten da. Taula baten gainean igotzeko ausardia izan zuten emakume aintzidariek irekitako bidea jarraitzeko grinan. Hainbeste maite ditugun gure pasioak, surf-a eta skate-a, orain arte bezain apurtzaileak eta aurrendariak izaten jarraitzen dutela bermatzeko jartzen dugun aletxoa da proiektu hau. Olaturik onenak surfeatzen eta skate park zorrotzenetan aritzen diren neskak eta emakumeak milioietan zenbatu daitezkeelako jada.

Hor dago latxula.

Paregabeak, autentikoak eta boteretsuak sentitzen diren eta horregatik neurrira egindako jantziak merezi dituzten personen ondoan.

latxula sortu genuenean haiengan pentsatu genuen, direna maite dutenengan. Ordezkatzen dutenaz harro daude. Haien arauak jarraitzen dituzte. ’Limite’ eta ‘ezinezko’ hitzak ez daude haien hiztegian. Bizitza adorearekin, beldurrik gabe eta haien buruaz ziur egiten diote aurre bizitzari surfa eta skatearen bitartez. latxula zailtasunak erronka bihurtzen ditu. Irekia eta jasanbera da ur barruan zein kalean. Hori guztia da.

Horregatik esaten dugu latxula, haien egunerokotasunean good vibes-ak ematen eta gozatzeko eta ondo pasatzeko jaio direnentzat dela.

Hitz egin dezagun orain gure arropari buruz.

latxula Donostia eta Bartzelona artean eratutako marka da. Horregatik iparraren tradizio surferoa eta Mediterraneoko aiurri kosmopolita eta irekia batzen ditu.

Gure arropa egiteko hornitzaile onenengan konfiantza osoa dugu.

Jantziak egoera perfektuan eta imaginatu ditugun bezala zuen eskuetara ailegatzea nahi baitugu. Zorrotzak gara, baina soilik emaitzak eta kalitateak merezi dutelako. Zuen bizi-erritmoari eusteko kapazak diren produktuak sortu nahi ditugulako.

latxula, ilusioz betetzen gaituen eta zuretzako eginda dagoen proiektua da, neska, mutil zein zure askatasunak agintzen dizuna zarela. latxula hautatzen duenarentzat delako. Zer importa du! Janzten duzunean berezi sentitzea da benetan garrantzitsua dena.

Eta batez ere, zu zeu izatea gure arroparen barruan.

#enjoylatxula